Mastodon

martxoa 28, 2022

1. IRURESORO PASAIA / PASAJE DE IRURESORO

 Auzoa: Egia


 

Iruresoro plazan hasi eta Karmengo Andre Maria eta Ametzegaina kaleen artean kokatzen den irteera gabeko kalea da.

 



1950ko hamarkadan Iruretagoiena eta Dorronsoro eraikitzaileek 600 etxebizitza eraiki zituzten ingurune honetan. Bien abizenak elkartuta sortu zen Iruresoro izena. Iruresoro auzuneko lehen etxeak 1958ko urriaren 26an inauguratu ziren.

 

 
1975ko apirilaren 28ko udalbatzarrean onartu zen Iruresoro pasaiaren eta ondoko Iruresoro plazaren izendapena. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

205. BALDOMERO ANABITARTE PLAZA / PLAZA DE BALDOMERO ANABITARTE

Auzoa: Amara Berri Baldomero Anabitarte plaza Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen, Euskal Ko...