Auzoa: Antiguo
Aita Meagher plaza Resurreccion Maria de Azkue, Jose Goikoa, Oihenart eta Manuel Lekuona kaleen artean dago.
Domingo Patrizio Meagher, irlandar etorkinen semea, Donostian jaio zen 1703ko martxoaren 17an. Hamalau urterekin Jesusen Lagundian sartu zen eta 1736an apaiz egin zen. Filosofian katedraduna izan zen Compostelan eta Teologian Valladoliden. Hainbat olerki idatzi zituen.
Gaixo zegoela, medikuak ardoa errezetatu omen zion eta sendaturik, ardoaren onura goraipatzen zuten olerki batzuk idatzi zituen: Ni naiz txit gauza goxoa, Matsaren zumua eta Ardoari, adibidez. 1767an Jesusen Lagundia kanporatzean, erbestera joan eta Florentzian hil zen 1772an.
Aita Meagher plazaren izendapena 1994ko azaroaren 29an onartu zen.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina