Auzoa: Erdialdea
Valentin Olano kalea Gernikako Arbolaren pasealekuan hasi eta Bilbo plazan amaitzen da.
Valentin Olano Orueta Azkoitian jaio zen 1808ko azaroaren 3an. Aita armadako tenientea zen eta ama Bilboko merkatari garrantzitsuekin senidetua zegoen. Lege ikasketak burutu zituen Salamancan. Azkoitiko alkate izan zen, baita Gipuzkoako batzarkide eta Espainiako gorteetan diputatu.
Lehen karlistaldiaren amaieraren ikurra zen Bergarako besarkadaren lekuko izan zen. Ideologia liberala izan arren, foruzalea zen eta 1840an Espainiako gorteetan euskal foruen aldeko diskurtso sutsua bota zuen. 1851an Azkoitira bidean ondoezak jota, Albizturren hil zen.
Valentin Olano kalearen izendapena 1920ko otsailaren 4an onartu zen.






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina