Auzoa: Egia
Mandasko dukearen pasealekua Iztueta kalearen amaierako biribilgunean hasten da, Zuhaizti plazaren ondoan, eta Egia kalean amaitzen da, Cristina Enea parkearen sarreraren ondoan.
Fermin Lasala Collado 1832ko uztailaren 17an jaio zen Donostian. Gurasoak Fermin Lasala Urbieta enpresari eta politikaria eta Rita Collado merkataria ziren. 1859an Cristina Brunettirekin ezkontzean Mandas eta Villanuevako duke ezkontide titulua lortu zuen.
Fermin Lasala Collado. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/37061/s/24
Enpresari eta politikaria, Egian lur eremu handi bat erosi zuen. Gipuzkoako batzarkide eta Espainiako diputatu eta senatari izan zen. Madrildik Hendaiarako burdinbidea Gipuzkoan zehar joatea sinatu zuen aldundiaren izenean. Canovasen gobernuko ministro izan zen.
Madril-Hendaia trenbidearen Ormaiztegiko bidezubia. Irudia: Wikimedia Commons
Enbaxadore izan zen, Parisen aurrena eta Londresen gero. Madrilen hil zen 1918an. 18000 liburuko liburutegia utzi zion Donostiako udalari, baita emaztearen omenez izendatutako Cristina Enea etxaldea, 1926tik aurrera udalak kudeatzen duelarik.
Pasealekua dagoen eremuak hainbat izen izan ditu. Aintzinean Txurrutala bezela ezagutzen zen. Gaur egun Zuhaizti eskola dagoen eremuan 1606an Frantziskotarrek komentua eraiki zuten eta 1836an Miserikordia etxea. Handik abiatzen zen pasealekuari San Francisco izena eman zioten.
Santa Katalina zubia Zurriolatik 1865an. Ezkerrean, Miserikordia etxea.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/1185592/s/264
Militarrak Rifeko gerrara joateko prestatzen, Miserikordia etxeko kuartelean.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/348036/s/0
Ondoren Atotxa izena hartu zuen pasealekuak. Izenaren jatorria ez dago argi. Pasealeku honetan hainbat eraikin aipagarri egon dira historian zehar: fabrikak, fruta merkatua, frontoiak, belodromoa, futbol zelaia, zezen plaza... eta nola ez, Atotxako dorrea.
Jai Alai Moderno frontoia 1935ean. Argazkia: Kutxateka
Atotxako zezen plaza. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/177573/s/12
Futbola Atotxan. Atzean, Ramon Mugica aroztegia.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/191518/s/324
Atotxako dorrea
Mandasko dukearen pasealekuaren izendapena 1926ko azaroaren 9an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina