Mastodon

abuztua 25, 2024

139. ALFONTSO VIII.AREN KALEA / CALLE DE ALFONSO VIII

Auzoa: Erdialdea

 


Alfontso VIII.aren kalea Bilbo plazan hasi eta Artzain Onaren plazan amaitzen den kale labur bat da.




Alfontso VIII.a Gaztelakoa 1155ko azaroaren 11an jaio zen Sorian. Aita hiru urte zituela hil zitzaion. Gaztela, Leon eta Nafarroako erreinuek Iberiar penintsulan nagusi izateko lehian zebiltzan eta Nafarroa eta Leonek Gaztelari lurraldeak kentzeko aprobetxatu zuten.
 
XIII. mendeko Alfontso VIII.aren irudia.
 
 
1170 urtean Alfontso errege izendatu zuten. Musulmanen kontra borrokatu zuen eta baita ere Nafarroa eta Leonek kendutako lurrak berreskuratu zituen. 1199an, Nafarroako Antso VII.a Magreben zegoela aprobetxatuz, Nafarroako mendebaldearen konkista hasi zuen.

Arrano Beltza, Antso VII.aren zigilua

 
Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa Gaztelaren menpe geratu ziren 1200 urtean. Ofizialki Gipuzkoarrak beren borondatez pasa ziren Gaztelako erreinura, hortik Alfontso VIII.ari kale bat emateko arrazoia, baina azken urteetan hori dudatan jartzen duten historialariak azaldu dira.
 
Nafarroako erresumako inbasioaren mapa. Irudia: Wikipedia

 
1212an Alfontso VIII.ak penintsulako erreinu kristauen laguntza lortu zuen Navas de Tolosako guduan parte hartzeko eta Gaztelak penintsulako nagusitasunerako aurrerapausu handia lortu zuen. Alfontso VIII.a 1214an hil zen Avilako Gutierre-Muñoz herrian.
 
Navas de Tolosako guduaren monumentua. Argazkia: Wikipedia

 
Alfontso VIII.aren kalearen izendapena 1891ko azaroaren 16an onartu zen. Bitxikeria bezala, kale labur honetan hiru kale plaka estilo ezberdin kontserbatzen dira.





 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...