Mastodon

maiatza 26, 2024

126. ANOETA PASEALEKUA/ PASEO DE ANOETA

Auzoa: Amara Berri



 
Anoeta pasealekua Errondo pasealekuaren bukaeran dago. Anoetako estadio eta mini estadioaren inguruan buelta ematen du eta Aita Donostia plazan bukatzen da.
 




 

Anoeta pasealekuaren izena inguruan zegoen Anoeta baserritik dator. Gaur egungo belodromoaren atzean omen zegoen, erreka baten ondoan. 1940ko hamarkadan Anoetako kirol instalakuntzak egiten hastean bertako baserri gehienak bota zituzten.

Anoeta baserria 1860ko hamarkadan. Argazkia: Donostia Kultura https://www.flickr.com/photos/donostiakultura/5084378204


Anoetako kirol hiria 1946an hasi ziren eraikitzen. Atletismo pista zen bertako azpiegitura garrantzitsuena. Hainbat kirol instalakuntza eraiki zituzten ondoren.

Anoetako kirol hiriaren obren hasiera 1946an. Argazkia: kutxateka

Anoetako kirol hiria 1964 aldera. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/598/s/48


1990 urtean Anoetako birmoldaketa sakona hasi zen, estadioaren eraikuntzarekin. Anoetako estadioa 1993an inauguratu zen.
 
Anoetako kirolgunea birmoldaketaren ondoren. Argazkia: Kutxateka

 
Hainbat kirol instalakuntza daude Anoetako kirolgunean: Jose Antonio Gasca polikiroldegia, Atano III eta Carmelo Balda frontoiak...






Boxeo zentroa, Antonio Elorza belodromoa, Anoetako miniestadioa, Borroka arteetarako aretoa...






Paco Yoldi igerilekua, Saskibaloi kluben egoitzak, Txuri Urdin izotz jauregia, Ernest Lluch kultur etxea eta Kirol etxea.
 




 
Anoeta pasealekuaren izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 

 

maiatza 18, 2024

125. OLARAIN KALEA / CALLE DE OLARAIN

Auzoa: Antiguo




Olarain kalea Ondarreta pasealekuaren amaieran dago, Oñati plazaren ondoan.




Olarain kalearen izena inguruan zegoen Olarain baserrietatik dator. XIX. mendearen amaieran Olarain etxaldea eraiki zuten bertan eta ondoren, XX. mende hasieran, Captier eskola. Ekintza ikastola dago gaur egun toki horretan.

Captier eskola. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/178528/s/24


Olarain kalearen izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.




maiatza 11, 2024

124. TRINITATE PLAZA / PLAZA DE LA TRINIDAD

Auzoak: Erdialdea

 


Trinitate plaza Urgull mendiaren magalean dago. Sarrera nagusia Abuztuaren 31aren kaleko 40 eta 42 zenbakien artean dauka. Urgull menditik Eugenio Goia pasaia erabiliz Iritsi daiteke plazara. Beste aldetik Santa Korda kaletik du sarrera.
 





1627an Jesuiten eskola eraikitzen hasi ziren Okendo Almiranteak erositako eremuan. 1767an Karlos III.ak Jesuitak bota zituen eta hainbat erabilera izan zituen eskolak (artilleria-parke, ospitale, kartzela) 1890an bota zuten arte, Ondarretako kartzela eraikitzean.

Okendoren estatua Donostian

 
Plaza ireki hau zabor-gordailu bezela erabili zuten, eta baita ere frontoi eta bolatoki bezela. 1963an hartu zuen gaur egungo itxura plazak Luis Peña Gantxegiren eskutik hiriaren suntsiketaren 150. urteurrena eta harresiak eraistearen mendeurrena ospatuz.

Boloak 1946an, Peña Gantxegiren harmailak egin aurretik. Argazkia: Kutxateka

Trinitate plaza 1967an. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/230667/s/684

Trinitate plaza 1967an. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/230664/s/684

Ahari talka Trinitate plazan. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/378935/s/0

 
Azken hamarkadetan izandako kirol-erabilera jarraituz, bolatokia eta probatokia zituen plazak. 1990ko hamarkadan, parte zaharreko bizilagunen kirol instalazioen falta zuzendu nahian, udalak probatokia saskibaloi-kantxa bihurtu zuen eta bolatokia aldagela.


Haurrak Trinitate plazako kantxan jolasten. Argazkia: Kulturaldia.com

 
Plazaren izenak ondoko Abuztuaren 31aren kaleak zuen jatorrizko izena berreskuratzen du. 1566an jada Trinitate kalea bezala ezagutzen zen kale hau. Izenaren jatorria ezezaguna da eta "trinitate falta" horregatik udalak 1877an izena aldatu zion, Abuztuaren 31aren izena emanez.
 
Trinitate kalea. Argazkia: Revista San Sebastián

 
Trinitate plazaren izendapena 1962ko maiatzaren 21ean onartu zen.
 

 

maiatza 04, 2024

123. JAUREGI KALEA / CALLE PALACIO

Auzoak: Antiguo, Aiete




Jauregi kalea Mikeleteen pasealekuan hasten da. Portuene kalera iristean, ezker eta eskuin biraketa bat egiten du eta aurrera jarraitzen du Marañon Doktorearen pasealekuan amaitu arte.


Miramar jauregitik gertu dagoelako du izena kaleak. Jauregia 1893an eraiki zuten Espainiako Errege-etxearen enkarguz Maria Kristina Habsburgo-Lotenakoaren udako etxebizitza bezala. Gaur egun Donostiako Udala da eraikinaren jabea.

Miramar jauregia. Argazkia: Wikimedia commons.


Jauregi kalearen izendapena 1971ko uztailaren 14an onartu zen.

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...