Anoeta pasealekua Errondo pasealekuaren bukaeran dago. Anoetako estadio eta mini estadioaren inguruan buelta ematen du eta Aita Donostia plazan bukatzen da.
Anoeta pasealekuaren izena inguruan zegoen Anoeta baserritik dator. Gaur egungo belodromoaren atzean omen zegoen, erreka baten ondoan. 1940ko hamarkadan Anoetako kirol instalakuntzak egiten hastean bertako baserri gehienak bota zituzten.
Anoeta baserria 1860ko hamarkadan. Argazkia: Donostia Kultura https://www.flickr.com/photos/donostiakultura/5084378204
Anoetako kirol hiria 1946an hasi ziren eraikitzen. Atletismo pista zen bertako azpiegitura garrantzitsuena. Hainbat kirol instalakuntza eraiki zituzten ondoren.
Anoetako kirol hiriaren obren hasiera 1946an. Argazkia: kutxateka
Anoetako kirol hiria 1964 aldera. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/598/s/48
1990 urtean Anoetako birmoldaketa sakona hasi zen, estadioaren eraikuntzarekin. Anoetako estadioa 1993an inauguratu zen.
Anoetako kirolgunea birmoldaketaren ondoren. Argazkia: Kutxateka
Hainbat kirol instalakuntza daude Anoetako kirolgunean: Jose Antonio Gasca polikiroldegia, Atano III eta Carmelo Balda frontoiak...
Boxeo zentroa, Antonio Elorza belodromoa, Anoetako miniestadioa, Borroka arteetarako aretoa...
Paco Yoldi igerilekua, Saskibaloi kluben egoitzak, Txuri Urdin izotz jauregia, Ernest Lluch kultur etxea eta Kirol etxea.
Anoeta pasealekuaren izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina