Mastodon

maiatza 11, 2024

124. TRINITATE PLAZA / PLAZA DE LA TRINIDAD

Auzoak: Erdialdea

 


Trinitate plaza Urgull mendiaren magalean dago. Sarrera nagusia Abuztuaren 31aren kaleko 40 eta 42 zenbakien artean dauka. Urgull menditik Eugenio Goia pasaia erabiliz Iritsi daiteke plazara. Beste aldetik Santa Korda kaletik du sarrera.
 





1627an Jesuiten eskola eraikitzen hasi ziren Okendo Almiranteak erositako eremuan. 1767an Karlos III.ak Jesuitak bota zituen eta hainbat erabilera izan zituen eskolak (artilleria-parke, ospitale, kartzela) 1890an bota zuten arte, Ondarretako kartzela eraikitzean.

Okendoren estatua Donostian

 
Plaza ireki hau zabor-gordailu bezela erabili zuten, eta baita ere frontoi eta bolatoki bezela. 1963an hartu zuen gaur egungo itxura plazak Luis Peña Gantxegiren eskutik hiriaren suntsiketaren 150. urteurrena eta harresiak eraistearen mendeurrena ospatuz.

Boloak 1946an, Peña Gantxegiren harmailak egin aurretik. Argazkia: Kutxateka

Trinitate plaza 1967an. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/230667/s/684

Trinitate plaza 1967an. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/230664/s/684

Ahari talka Trinitate plazan. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/378935/s/0

 
Azken hamarkadetan izandako kirol-erabilera jarraituz, bolatokia eta probatokia zituen plazak. 1990ko hamarkadan, parte zaharreko bizilagunen kirol instalazioen falta zuzendu nahian, udalak probatokia saskibaloi-kantxa bihurtu zuen eta bolatokia aldagela.


Haurrak Trinitate plazako kantxan jolasten. Argazkia: Kulturaldia.com

 
Plazaren izenak ondoko Abuztuaren 31aren kaleak zuen jatorrizko izena berreskuratzen du. 1566an jada Trinitate kalea bezala ezagutzen zen kale hau. Izenaren jatorria ezezaguna da eta "trinitate falta" horregatik udalak 1877an izena aldatu zion, Abuztuaren 31aren izena emanez.
 
Trinitate kalea. Argazkia: Revista San Sebastián

 
Trinitate plazaren izendapena 1962ko maiatzaren 21ean onartu zen.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...