Auzoa: Aiete
Belizalde kalea San Roke kalearen 98-100 zenbakiak dituen etxearen parean hasten da eta Jose Olaizola kalearen 10 zenbakiaren parean amaitzen da.
Belizalde kalearen izena bertan zegoen izen bereko baserriak ematen dio. Ez dut baserriaren informaziorik aurkitu baina 2010 urteko Google Street View begiratuta, kalearen bukaeran baserri bat agertzen da, gaur egungo Jose Olaizola kalean, 2011an jada desagertu zena.
Belizalde kalearen bukaeran 2010ean zegoen baserria. Argazkia:Google Street View
Belizalde kalearen izendapena 1982ko maiatzaren 13an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina