Auzoa: Antiguo
Adarra plaza Juan Garai kaletik sarbidea duen jabetza pribatuko plaza bat da. Bertan aparkaleku itxiak daude eta plazak ez dauka erabilera publikorik.
Adarra mendiak ematen dio izena plazari. Urnietako udalerrian dagoen 819 metroko mendi hau, Donostialdeko eskualde osotik ikusgarria da. Mendizale askok igotzen dute Adarra mendia, Urte Berri egunean gailurrera igotzeko ohitura dago inguruko mendizaleen artean.
Adarra mendia Bortzirietako mendebaldeko azken gailurtzat hartzen da. Bertan, Euskal Herriko mendigune askotan bezala, monumentu megalitiko ugari daude. Etenetako zutarri eta harrespila dira ikusgarrienak.
Etenetako multzo megalitikoa. Argazkia: Wikipedia.
Udal webgunearen arabera Adarra plazaren izendapena 2014ko urriaren 30ean onartu zen. Javier eta Asier Sadaren "San Sebastián. La historia de la Ciudad a través de sus calles" liburuak, Adarra plazaren izendapena 1971ko uztailak 14an onartu zela dio. Gaur egun plazaren izenaren plaka desagertua dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina