Mastodon

otsaila 25, 2023

61. BEROIZ KALEA / CALLE DE BEROIZ

Auzoa: Amara Berri



 
Beroiz kalea Nemesio Etxaniz kalean hasten da, Loiolako biribilgunearen ondoan, eta Pablo Gorosabel kalean bukatzen da.
 


 
 
Beroiz kalearen izena 1536an Nafarroako Arguedas herritik Donostiara etorritako Beroiz familiak ematen dio. Beroiztar bat izan zen XVII. mendean Santiagoko erriberak (gaurko Amara Berri, Loiolako Erriberak barne) lehortu eta laborantzarako egokitu zituena.
 
Santiago baserria Amara Berriko urbanizazioa burutu baino lehenago.
Gaur egungo Katalina Erauso kalea dagoen tokian kokatzen zen.
 
Loiolako erriberak 1945ean Egiako aldapatik. Eskubian trenbidearen burdinazko zubia ikusten da.
 
Loiolako erriberak gaur egun Egiako aldapatik
 
 
Juan Perez de Beroiz Donostiako alkate izan zen 1620-28 eta 1637an. 1611an Luisa de Amezquetarekin ezkontzean Mundaizko landetxea eta Errotaberri izeneko baserria jaso zuen. Loiolako erriberako ipar partean zegoen baserri honek mareen bidez mugitzen zen errota bat zeukan.
 


Errota Berri baserria. Argazkiak loiola.weebly.com web orritik aterata daude.
Bertan Felix Elejalde Aldamaren Behin batean Loiolan liburua osorik argitaratua dago.
 
Errota Berri baserria zegoen parajea gaur egun
 
Beste Beroiztar ospetsu batzuk: Antonio de Beroiz (epaimahaikide 1666ko Donostiako Udalean). Luis de Beroiz (Donostiako alkate 1666 eta 1674an). Donostiako azken Beroiztarra Jose Francisco de Beroiz izan zen, 1813an hil zena. Gaur egun Mundaizen eskola bat dago.

Mundaiz etxea, Beroiztarren etxearen ondorengoa. Gaur egun Mundaiz eskolaren parte da.

 
Beroiz kalearen izendapena 2001ko abenduak 3an onartu zen.
 

 

otsaila 18, 2023

60. KALE LABURRA / CALLE CORTA

Auzoa: Gros

 


 
Kale Laburra Mirakruz kalean hasten da eta RENFEko trenbidean bukatzen da, Iztueta kaletik sarrera ere duelarik.
 



 
1886an, kalea trenbidean amaitzearen zelako, 'Calle del Ferrocarril' izena eman zioten. 1938an, Donostiako kale laburrenetakoa izanik, gaur egun duen izena hartu zuen.
 
Soldadu bikotea trenbidearen ondoan, Groseko auzoa ezkerrean dutelarik. 1920 urtea.
 
 
Lehen aipatu dugun bezala, Kale Laburraren izendapena 1938an onartu zen, aurreko Calle del Ferrocarril edo 'Trenbidearen kalea' ordezkatuz.
 

otsaila 11, 2023

59. URBASA MENDILERROAREN KALEA / CALLE DE LA SIERRA DE URBASA

Auzoa: Loiola



Urbasa Mendilerroaren kalea Zubiondo kalean hasten da, Loiolako elizaren atzeko aldetik igaro eta Plazaburu kalean amaitzen da. Inguruan mendi eta mendilerroen izenak dituzten bizpahiru kale daude.
 


 
Urbasa Mendilerroa Nafarroako Sakana eta Ameskoa Ibarrak bereizten dituen mendilerro bat da. 1000 metroko batazbesteko garaiera duen kareharrizko goi-ordoki bat sortzen du, 11,5 km²ko hedadura duena.
 

 
Urbasako arrokak Paleozeno eta Eozeno artean sortu ziren. Kareharri hauetan kobazuloak eta hainbat egitura karstiko aurkitzen dira. Urbasako fosil aipagarrienak nummuliteak dira, begi bistaz antzeman daitezkeen foraminiferoak (protista zelulabakar oskoldunak).
 
Urbasako nummuliteak. Argazkia: Wikimedia Commons

 
Urbasa mendilerroa Urbasa-Andia natura parkean dago. Europako pagadi handienetakoa dago bertan. Pilatosen balkoia deituriko parajean Urederra ibaia jaiotzen da, Ega ibaian isurtzen duena.
 
Pilatosen balkoia. Argazkia: Wikimedia Commons


Urederra iturburuko ur-jauzia. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
Urbasa Mendilerroaren kalearen izendapena 1972ko abuztuaren 31an onartu zen. Euskarazko plakan Urbasa Mendia jartzen duen arren, Urbasa ez da mendi bat, mendilerroa baizik.
 


 
 
 

otsaila 04, 2023

58. IRIGOIEN KALEA / CALLE DE IRIGOIEN

Auzoa: Zubieta



 
 
Irigoien kalea Zubietan dago. Uribitarte ibilbidean hasten da eta Etarte bidean bukatzen da, bertan Petritza bidea hasten delarik.





 
Zubietako herrigunea Donostiako eta Usurbilgo udalerrien artean banatuta dago, gehiengoa Donostiakoa den arren, Usurbilgo lursailak daudelarik (eliza berak bi sarrera ditu, erdia Donostian dagoelako eta beste erdia Usurbilen). Irigoien kalearen erdiko partea Usurbilen dago.



Zubietako elizako ateak. Ezkerrean Donostiakoa eta eskubian Usurbilgoa.

 
Irigoiendarren lehen aipamena 1379an daukagu. XVI. mende aldera eraikitako baserria sute batean erre zen XIX. mendean. 1869an Irigoien zatitua zegoen jadanik bi familien artean. Gaur egun bertan, Petritza bidean, Irigoien landa-etxe eta erretegia, eta Astiazaran sagardotegia daude.
 

 
Irigoien kalearen izendapena 2001eko abenduaren 3an onartu zen.
 

 

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...