Auzoa: Igeldo
Aita Orkolaga Pasealekua Igeldoko plazaren ondoan hasten da, Kristobal Balenziaga pasealekuaren amaieran. Kanposantuaren parean Itsasalde pasealekuaren jarraipena egiten du Orioko errepidea jarraituz.
Igeldoko kanpina pasa eta Mendizorrotz aldera jotzen du Aita Orkolaga pasealekuak.
Polipaso etxea pasa ondoren, kostaldea ikusteko aukera ematen digu Aita Orkolaga pasealekuak. Orio eta Usurbilgo udalerrien mugaraino iristen da, Tontortxiki parke megalitikoaren ondoan. Errepidea orduan beherantz doa, Orioraino iritsiz.
Juan Migel Orkolaga 1863an jaio zen Hernanin. Apaiz ikasketak Buenos Airesen hasi eta Gasteizen bukatu ondoren, Beizamara bidali zuten apaiz bezala eta 1893an Zarautzera joan zen. Han hasi zituen lehen meteorologia behaketak eta 1900ko azaroaren 15eko enbata aurrikusi zuen.
Juan Migel Orkolaga 1910 aldera. Argazkia: Wikipedia
Aita Orkolagak La Constancia egunkari katoliko integristan argitaratzen zituen bere aurreikuspenak. Aurkariek 'Padre Borrascas' goitizena jarri zioten burla egiteko, neurketa zehatzak egin arren, aurreikuspenak datuetan baino, hodeien forma begiratzean sustatzen zituelako.
La Constancia egunkariaren 1912ko uztailaren 21eko aleko orrialde bat, Aita Orkolagaren eguraldi iragarpenarekin.
Argazkia¨DonostiaTeka
https://www.donostia.eus/DonostiaKultura/donostiateka/prensa/LA%20CONSTANCIA/JPG/1912/07/21/0003.jpg
1901an
Gipuzkoako Foru Aldundiari txosten bat aurkeztu zion meteorologia
behatoki bat sortzearen alde. 1905an Igeldoko behatokia eraiki zuten,
Matxitxako lurmuturretik Landetarainoko ikuspegia zuelarik, eta Aita
Orkolaga izan zen bere zuzendaria.
Igeldoko behatokia 1905 aldera. Argazkia: Wikipedia
Igeldoko behatokia gaur egun
Aita Orkolaga 1914ko irailak 22an hil zen, minbiziagatik. Igeldon, plazaren parean eta bere izena duen pasealekuaren hasieran, bere omenezko busto bat dago.
Aita Orkolaga pasealekuaren izendapena 1973ko abuztuak 31an onartu zen.