Auzoa: Miramon-Zorroaga
Begiristain doktorearen pasealekua Aita Donostia plazan hasten da. Donostiako Unibertsitate Ospitalearen aurretik pasatzen da.
Onkologikoa jarraituz, Oriamendi pasealekua eta Goiaztxiki bidea elkartzen dituen biribilguneraino iristen da.
1932an bide txiki eta estu bat eraiki zuten Donostiako hiri sanitarioaren lanak burutzeko. 1960an obra guztiak amaitzean bide hori trafikoarentzako egokitu zuten. 1973an bide hau Begiristain doktorearen omenez izendatu zuten.
Gipuzkoako ospitalearen eraikuntzako lanak. Argazkia: Kutxateka.
Jose Begiristain Gorriti 1879an jaio zen Donostiako Parte Zaharrean. Medikuntza ikasi zuen Valladoliden eta Parisen eta 1906an Manteoko San Antonio Abad ospitalean lortu zuen plaza. 1928tik 1937ra Manteoko ospitaleko zuzendari izan zen. 1952an hil zen.
Jose Begiristain. Argazkia: Madrilgo Complutense unibertsitateko liburutegia.
Begiristain doktorearen pasealekuaren izendapena 1973ko abuztuak 31an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina