Auzoa: Egia
Nestor Basterretxea plaza Tabakalera eraikina eta Blas de Otero plazaren artean dago, tren geltokira eta María Cristina zubira daraman pasabiderako sarbidean. Gaur egun, geltokian lanak egiten ari dira eta ez dago pasabide hortara sartzerik.
Nestor Basterretxea 1924an jaio zen Bermeon. 1936an erbesteratu zen bere familiarekin Ipar Euskal Herrira, ondoren Frantziako zenbait hiritan bizi eta Bigarren Mundu gerragatik Argentinara joan zen, non aparejadore ikasketak burutu eta Maria Isabel Irurzunekin ezkondu zen 1951an.
Nestor Basterretxea. Argazkia: Wikimedia Commons
Eztei-bidaietan Madrilen zeudela, Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko kriptako margoak egiteko lehiaketa irabazi zuen. Lan horretan ari zela, 1956an Vaticanoak obra osoa debekatu zuen eta Oteizarekin Madrilera joan zen. 1984an lortuko zuen Arantzazuko lanak amaitzea.
Arantzazuko kripta. Argazkia: Wikimedia Commons.
1957an Equipo 57 arte esperimentaleko taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1958an Irunera joan zen bizitzera eta eskultura jorratzen hasi zen. 1966an Gaur artista-taldea sortu zuen Jorge Oteiza, Remigio Mendiburu, Eduardo Chillida ete beste batzuekin batera.
Olatua. Bermeoko kirol portua. Argazkia: Wikimedia Commons
Goldea. Tolosa. Argazkia: Wikimedia Commons
Arriarango urtegia. Argazkia: Wikimedia Commons
Omenaldia Pasaiari. Argazkia: Wikimedia Commons
Eskulturaz gain, artearen alor asko jorratu zituen: zinema, argazkigintza, industria marrazkia, arkitektura, literatura... 1968ko Donostiako Zinemaldian Ama Lur filma aurkeztu zuen, leihaketatik kanpo.
Nestor Basterretxea Ama Lur filmaren aurkezpenean Astoria zinemaren sarreran.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/378992/s/0
1980-1983 bitartean Eusko Jaurlaritzaren arte aholkularia izan zen eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-sinboloa sortu zuen. 2013an Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen. 2014ko uztailak 12an hil zen Hondarribian.
Donostiako kaleetan bere hiru eskultura daude ikusgai: Bakearen Usoa (Luis Pedro Peña Santiago pasealekuan), Juan Iztuetari eskainitako eskultura (Euskadi plazan) eta Pio Barojaren omenezkoa (Pio Baroja pasealekuan).
Juan Iztuetari omenaldia.
Pio Barojaren omenezko eskultura
2014ko irailak 25ean onartu zen Nestor Basterretxea plazaren izendapena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina