Mastodon

abuztua 27, 2022

35. TXAPARRENE PASEALEKUA / PASEO DE TXAPARRENE

Auzoa: Intxaurrondo



 
Txaparrene pasealekua Intxaurrondon RENFEko trenbidearen ondotik pasatzen den pasealeku luze bat da. Ategorrietako apeaderoan hasten da eta Intxaurrondoko apeaderoan jarraitzen du. 
 





Txaparrene pasealekua Garroko zubiaren azpian dagoen tunelean bukatzen da. Tunel honek Arrobitxulo parkera darama, hemendik bai oinezkoek baita txirrindulariek ere Herrerara joateko bidea daukate.



 

 
 
Txaparreneko tunela Donostiako Tranbia Konpainiak eraiki zuen 1888an, urtebete lehenago sortutako bere lehen tranbia linearen luzapena egin eta zerbitzua Errenteriaraino eramateko. 2011ko irailak 14an tuneleko bidegorri berria inauguratu zuten.
 
Donostiako tranbia 1888an Txaparreneko tunelaren ondoan. Irudia: Wikimedia Commons

 
Txaparreneko tunela XX. mende hasierako postal batean. Irudia: Txalupa Txirrindulari Taldea

 
Txaparrene izena inguruan zegoen baserriagatik datorkio pasealekuari. Hasiera batean Lizardichipi baserria zena XIX. mendean Champarrene bezala ezagutu zen. Trenbidearen eraikuntzarekin eraitsi zuten 1859an.
 
Txanparrene baserria. Argazkia: Altzako Historia Mintegia: https://altza.eus/?p=6194
 
 
Handik gertu Txanparrene edo Txaparrene etxea eraiki zuten, zeina Altza eta Donostia arteko mugan aurkitzen zen. Etxe honen ondoan egin zen 1940ko apirilak 6an Altza udalerriaren anexioaren ekitaldi ofiziala, Donostiako alkateak zinta bat aizkorakada batez moztuta eszenifikatu zuelarik.

Txaparrene etxea 1910 aldera. Argazkia: Altzako Historia Mintegia. https://altza.eus/?p=6194

 

Txaparrene etxea gaur egun, Intxaurrondo kaleko 48 zenbakian.
 

 
Antonio Paguaga Donostiako alkatea, Txaparrene etxearen ondoan, Altza eta Donostiaren arteko muga sinbolikoa irudikatzen duen zinta aizkoraz mozten 1940ko apirilak 6an.
 
 
1976an, Javier Mainar udaleko bide-ingeniariak Zubiaurreko zubiaren eta Garroko zubiaren arteko ezponda oinezkoentzako gune bihurtzea proposatu zuen eta 1982ko maiatzean inauguratu zuten pasealekua.
 

Txaparrene parkearen inaugurazioa. 1983. Argazkiak: http://www.altza.info/doku?z=3&p=1661249781228&o=3&n=&h=txaparrene&x=19470 


Pasealekuari Justo Elizaran izena ematen hasi ziren. Justo 1955an Intxaurrondon jaio zen. Beti Aurrera gazte elkartean lagundu zuen eta ETAn sartu zen. 1973an Iparraldean errefuxiatu zen. Miarritzen jasandako BVE taldearen atentatu baten ondorioz hil zen 1979ko urriak 5ean.
 
Justo Elizaran bere emazte eta semearekin.
 
 
1988ko martxoak 23an pasealeku hau Txanparrene izenarekin izendatu zuten eta 1990ko apririlak 11an gaur egun duen Txaparrene izena jarri zioten.



 
 

abuztua 20, 2022

34. SAGASTIEDER PASEALEKUA / PASEO DE SAGASTIEDER

Auzoa: Intxaurrondo




Sagastieder pasealekua plaza antzeko arkupedun pasealeku zabal bat da. 60 metroko zabalera eta 250 metroko luzera du. Baratzategi kalean dagoen Txara eraikinen arteko biribilgunean hasten da eta Gaztela kalean bukatzen da, Otxoki pasealekuaren ondoan.
 





Inguruan Sagastieder baserria zegoelako izendatu zuten pasealeku hau. Altza.info webguneak dioenez, Patxi Lazcano Aristimuñok, Sagastieder baserria 1702an eraiki eta 1968an eraitsia izan zela dio.
 
Sagastieder baserria 1950-1960 aldera. Irudia: Patxi Lazcano. Altza.info webgunetik hartua.
 
 
Diotenez, Sagastieder baserria eta inguruko baserri batzuk A-8 autobidea (gaur egun GI-20 errepidea dena) eraikitzeko bota zituzten: https://twitter.com/kazabaleta/status/1323701443585626117
 

Sagastieder pasealekuaren izendapena 1993ko ekainak 15ean onartu zen.
 


abuztua 13, 2022

33. IRUÑEA KALEA / CALLE DE PAMPLONA

Auzoa: Antiguo

 




Iruñea kalea Zumalakarregi hiribidea Beatriz Infantaren kalearekin gurutzatzen den tokian hasten da eta Igeldo pasealekuan bukatzen da. Igeldo auzotik hirira jeisten diren autoen sarrera nagusia da.




Iruñea Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburua da eta Euskal Herriko hirugarren hiri jendetsuena, 203.081 biztanle dituelarik. Iruñerriko ordokian dago, Arga ibaiak zeharkatua.

 
Iruñeako aireko ikuspegia. Argazkia: Nafarroako Gobernua (Wikipedia):


Iruñean antzinatik bizi izan da jendea. K. a. 74 urtean Ponpeiok Pompaelo izena eman zion aurretik baskoien herrixka bat zenari. Erromatarrekin harreman ona izanda, Iruñea baskoien hiri garrantzitsuena bilakatu zen.
 
Ponpeioren erretratua Louvre museoan. Irudia: Wikipedia
 
 
Erdi Aroan baskoiek bisigodoekin gatazkak izan zituzten. 711an musulmanek iberiar penintsula konkistatu zutenean Iruñea haien menpe geratu zen. 806an frankoen menpe geratu zen hiria.
 
Karlomagno frankoen erregea. Albrecht Dürer margolariak 1512 aldera margotua. Irudia: Wikipedia.
 
 
Baskoien buruzagiek Iruñeko diozesiaren eta Tuterako Banukasitarren laguntzarekin, haien senide bait ziren, Iruñeko Erresuma sortu zuten 824an, lehen erregea Eneko Enekoitz edo Eneko Arista zelarik.
 
Eneko Enekoitz. Manuel Aguirre y Monsalbe margolariak margotua 1853an. Irudia: Wikipedia.

XI. mendean Iruñera merkatari eta artisau frankoen etorrera bultzatu zen, Iruñeko burguak sortuz. 1063rako Iruñean judutegi bat bazegoela jakina da. 1498an juduak kanporatzea dekretatu zuten.
 
Iruñeko aintzinako burguen elkargunea oroitzen duen mapa. Irudia: Wikipedia

 
Gaztela eta Aragoik Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, XVI. mendean, Felipe II espainiakoaren aginduz, zitadela eraiki zuten. Iruñeak hainbat setio jasan zituen hurrengo mendeetako gerra ezberdinetan eta XIX. mende bukaeran hiriaren hazkundea hasi zen.
 
Iruñeko zitadela. Argazkia: Wikipedia


1936ko altxamenduaren ondoren, hainbat errepublikar eta euskal abertzale fusilatuta, eliza eta frankismoaren harreman onei esker, Nafarroako Unibertsitatea eta Unibertsitate Klinika eraiki zituzten. 1964an Landabengo industrialdea eraiki zuten, autoen fabrika garrantzitsua.
 
Nafarroako Unibertsitatea. Irudia: Wikimedia commons.

Gaur egun Landabengo Volkswagen fabrika eta honetatik eratorritako jarduerak dira Iruñeko ekonomian nagusi. Honetaz aparte, turismo mailan, hiria mundu osoan ezaguna da sanferminengatik.
 
Sanferminetako entzierroa Estafeta kalean. 2013ko uztailak 8. Argazkia: Wikipedia.
 
 
1992ko irailak 21ean onartu zen Iruñea kalearen izendapena.
 

 
 

abuztua 06, 2022

32. PERUENE KALEA / CALLE DE PERUENE

Auzoa: Altza



 

Peruene kalea Txingurri pasealekuan hasten da, Intxaurrondo auzoko Julimasene kalera doan zubira daramaten eskilaren ondoan.
 




 
Herrera pasealekuan bukatzen da, San Luis Gonzaga plazaren ondoan.






Peruene kaleari 2006an eraitsitako Peruene baserriak ematen dio izena. Baserri hau gutxienez XVII. mendetik egon zen gaur egun San Luis Gonzaga plazako etxe batzuk dauden lekuan.

Peruene baserria 1972-1973 aldera, Peruene-berri etxea eraikitzen ari ziren garaian. Argazkia: Altzako historia mintegia

 
Peruene baserria 1992ko ekainak 23ko uholdeetan. Argazkia: Altzako historia mintegia
 
 
Peruene baserria 2005 aldera. Argazkia: Toño Marin Orozco. Wikimedia commons
 
 
 
San Luis Gonzaga plaza gaur egun. Eskuinean, etxebizitzak, lehen Peruene baserria zegoen tokian.
 
 
2004ko ekainak 29ko udalbatzarrean onartu zen Peruene kalearen izendapena.
 
Peruene baserria 1917-1919 aldera. Argazkia: Altzako historia mintegia.

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...