Auzoa: Intxaurrondo
Bai udal webgunean eta baita ere Javier eta Asier Sadaren “San Sebastián. La historia de la Ciudad a través de sus calles” liburuan diotenez, parke honen izena Amaia euskal mitologiaren jainkosarengatik dator. Amalur bezala ezagunagoa.
Udal webguneak eta autore hauek Amaia (Amalur) euskal mitologian nor den azaltzen dute ondoren. Baita ere Izturitzeko Otsozelaia haitzuloan emakume baten irudia dagoela, gizon bat hura gurtzen ari delarik, eta beraz bertan Amaia gurtzen zela diote.
Ez dut Amalur edo Amaiaren irudi horren berririk aurkitu Otsozelaia haitzuloko albisteetan eta ezta ere haitzuloetako webgune ofizialean ere.
Amalur izeneko kale edo parkerik ez dago Donostian. Zergatik Amaia parkea eta ezezagunagoa den Amalur parkea? Agian Amaia parkea izendatu zen osoko bilkura berean Amaiur parkea ere izendatu zelako eta Amalur/Amaiur izenak ez nahasteko egin zuten.
Azkenik, Udal webgunean eta Sadaren liburuan, Francisco Navarro Villosladaren “Amaya o los vascos en el siglo VIII” nobela aipatzen da, Bertan, Amaia VIII mendeko noble bat da eta bere izenak amaieraren kontzeptuarekin zerikusia du.
Amaia parkearen izenarekin bueltaka ibili ondoren, goazen parkearen kokapena aztertzera. Udal webguneak hau dio: Intxaurrondo Hegoaldeko poligonoaren mendebal-mendebaldeko zonaldean, eta Sibila kaleak, Gabriel Aresti pasealekuak eta Polloeko hilerriak mugatzen du.
Amaia parkearen bila Sibilia kalean gora eginez, kale honen atzean beste kale bat dagoela igusten dugu: Pepe Artola kalea. Kale honen izendapena 1996an onartu zen. Ezin da parkera hemendik sartu. Hesiz itxitako malda bat besterik ez dago.
Beharko eraikinaren ondotik igoz hesia jarraitzen dugu eta Gabriel Aresti pasealekuaren 165 zenbakian Lauaizeta ikastola dago, 1996an inauguratu zena. Ez pasealekutik ezta ikastolatik ere ezin dugu parkera sartu, hesiekin itxita dagoelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina