Auzoa: Amara Berri
Madril eta Isabel II.a hiribideen eta Olaeta kale eta plazaren artean dagoen plaza da.
Donostiak, plaza militarra izateagatik, historian zehar su-arma eta arma zurien fabrika ugari izan ditu.
Maisu horietako bat Andres Loidi izan zen. Felipe IIIarentzat bost tiroko bost alkabuz fabrikatu zituen eta 1626an artilleriako kondestable izendatu zuten.
Beste maisu bat Juan Perez de Arcilla zen. 1574an 926 librako burdinazko kainoi bat sortu zuen, hiru libra eta erdi bolborarekin 33ko bala bat Santa Katalinako atetik Uliako puntaleraino jaurtitzen zuena.
Armeria plazaren izendapena 1962ko maiatzaren 21ean onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina