Mastodon

martxoa 28, 2022

9. DONOSTIAKO REALAREN ZUBIA / PUENTE DE LA REAL SOCIEDAD DE SAN SEBASTIÁN

Auzoa: Amara Berri

 




Urumea pasealekuaren bukaera eta Amara Berri auzoa lotzen dituen zubia da. RENFEko trenbidearen zubiaren ondoan pasatzen da eta aintzinako Burdinazko Zubia ordezkatzen du.

 






 

Zubia 2010eko uztailaren 24an inauguratu zen, oraindik izenik ez zuela.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/472925/urumeako-seigarren-zubia-ireki-dute-irteera-bide-berria/








Zubi honen aurretik 1932an eraikitako Burdinazko Zubia izena zuen zubi bat zegoen.

 

 

 

2010an zubi berria eraiki zenean Burdinazko zubiaren egitura Loiolako Erribera pasealekura eraman zuten eta oinezkoentzako pasabide bezala egokituta dago.

 

 

 
 



 

Izena hiriko futbol talde garrantzitsuenagatik datorkio zubiari. Ofizialki gazteleraz Real Sociedad de Fútbol SAD deitua (laburrago Real Sociedad edo La Real) eta euskaraz Erreala edo Reala. 1909an sortua, 2010ean lehen mailara bueltatu zen bigarren mailan hiru urte pasa ondoren.

2010eko uztailaren 30eko udalbatzarrean onartu zen zubi honi Donostiako Realaren zubia izena jartzea.

https://www.donostia.eus/secretaria/asuntospleno.nsf/vListadoId/496680B01201B99AC12577B3002B0F45?OpenDocument&id=C511345&idioma=eus

 



 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...