Mastodon

martxoa 29, 2022

10. SAN BLAS KALEA / CALLE DE SAN BLAS

 Auzoa: Gros

 

 



 

Sagueseko auzoan dagoen kale hau Zemoria kalean hasten da eta Groseko Xabier Zubiri institutoaren atzetik jarraitzen du Ulia mendiko labarreraino iritsi arte.

 





 

Irteerarik gabeko kale bat da eta plazatxo moduko bat dauka institutoaren patioaren parean.

 





 

 

XIX. mende bukaeran Groseko auzoa eraikitzen hastean, Ulia mendiaren magalean Zemoriako hiltegia eta Manteoko ospitalea eraiki zituzten, jarduera hauek hirigunetik urruntzeko. Groseko auzoa udal plan urbanistiko zehatzak jarraituz eraiki zen. Sagues, aldiz, ez.
 

 

Zemoriako hiltegia.Kutxateka.
 

Manteoko ospitalea

 

 

Lur hauen jabe ziren Sagues anaiek, langileentzako etxebizitza merkeak eskeintzeko asmoz. 1922 eta 1925 artean eraiki zuten auzoa eta San Blas kalea. Kale hau partikularra zen, pribatua. Kalearen garbitasun falta berehala hasi zen nabaritzen.

http://donostiando.blogspot.com/2021/03/las-hurdes-donostiarras-1931.html

 



 

Kalearen baldintza higieniko txarren ondorioz, jabeek udalari San Blas kale partikularra dohainik ematea adostu zuten, Donostiako udalak kalearen higiene eta zaintza gastuak bere gain har zitzan. 1936ko maiatzaren 20eko osoko bilkuran onartu zen.

 


 

 

Sagues anaietako bat Blas Sagues zen, kaleari izena eman ziona. Udal webgunean kalearen izena euskaraz San Blas kalea dela dio, baina bertako euskarazko plakek San Bladi kalea diote.

 

 


 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...