Mastodon

martxoa 29, 2022

11. JUAN KARLOS GERRA KALEA / CALLE DE JUAN KARLOS GERRA

Auzoa: Mirakruz-Bidebieta






Juan Karlos Gerra kalea Pasai San Pedro hiribidean hasten da, Nornahi plazaren ondoan.

 





 


Julio Urkixo pasealekuaren errebueltan bukatzen da.







Juan Carlos Guerra IIa (aita Juan Carlos Guerra mediku arrasatearra zen) Donostian jaio zen 1860ko abenduaren 27an. 1883an zuzenbidean lizentziatu zen Madrilen eta 1884an Arrasaten abokatu bezala lanean hasi zen. Historia, genealogia eta heraldika ikerketak burutu zituen.

 

 

Juan Karlos Gerra. Irudia: Arrasateko udala


Gazteleraz historia, genealogia eta heraldikari buruzko artikulu eta liburu ugari argitaratu zituen eta euskaraz ere hainbat olerki idatzi zituen. 1887an Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten Euskal-Erria aldizkarian argitaratutako “Euskaldunes ilustres” artikuluengatik.








1891an Maria Felisa Palacios Lopetedirekin ezkondu zen. Lau seme izan zituzten, haietako batek, Juan Carlos Guerra Palacios arkitektoak, Donostiako Aquariuma eraiki zuen 1928an.


Donostiako aquariuma. Argazkia: San Telmo museoa


1924an euskaltzain urgazle izendatu zuten: bilera batzuetara joateko eta haietan hitz egiteko eskubidea bai, baina botorik ez duen euskaltzaina. 1941an Resurrección Maria Azkueren proposamenez euskaltzain oso izendatu zuten baina urte hartako urriaren 4an hil zen.


Euskaltzaindiaren egoitza


1973ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran onartu zen kale izen hau eta 2014ko urriaren 30ean, beste kale izen batzuekin batera, izena euskaratzea onartu zen, nahiz eta argazkian ikusten den bezela, plaka guztietan JUAN CARLOS GUERRA kalea jartzen duen.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...