Mastodon

martxoa 29, 2022

12. ALTZA PASEALEKUA / PASEO DE ALTZA

Auzoa: Altza






Herrera eta Casares pasealekuen biribilgunean hasten da eta Altzako San Martzial elizaren parean bukatzen da, bertan Lauaizeta kalea hasten delarik.












Pasealekuak auzoaren izena dauka. Altza lehen aldiz 1141ko agiri batean agertzen da, Gartzia V.a Ramiritz berrezarlea Nafarroako erregearen dokumentu batean. 1390 urtean San Martzial eliza eraiki zuten.





Altza garai ezberdinetan hiribildu independientea izan da, azkenak 1821tik 1823 arte, Fernando VIIaren aginduz amaitua, eta 1879tik 1940 arte, frankismoko ministro.kontseiluak onartuta, izan zirelarik.





Altza pasealekuaren izendapena 1973ko abuztuaren 31ko udalbatzarrean onartu zen.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...