Auzoa: Antiguo
Istingorra Kalea Matia kalearen 3 eta 5 zenbakien atzean dago. Gorgatxo kaletik du sarbidea eta baita ere Matia kaletik, oinezkoentzako kalexka batetik.1931an, Miguel Elolaren jabetzakoa zen Antiguoako ikaztegi batean, Istingorra elkartea sortu zuten. Izena Jose Mari Fuentes bazkideak asmatu zuen.
Istingorra zingira eta paduretan bizi den hegazti txiki bat da. Bere moko luzea lurrean sartuz, zizare eta intsaktuak harrapatzen ditu. Europa iparraldean pasatzen ditu udak eta neguak Mediterraneo eta Afrikan igarotzen ditu.
Istingorra. Argazkia: Wikipedia
Istingorra, mokoan zizare bat harrapatuta. Argazkia: Wikipedia
Istingorra kalearen izendapena 1971ko uztailaren 14an onartu zen. Aurretik, Matia patio bezala ezagutzen zen.












iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina