Auzoa: Antiguo
Juan Astigarribia kalea Heriz pasealekuaren 56 eta 58 zenbakien atzean dago, pasealeku honen eta Jose Maria Arizmendiarreta kalearen artean. Agustindarren Santa Rita ikastetxea zegoen lursail honetan.Juan Astigarribia Andonegi Donostian jaio zen 1901ko azaroaren 20an. Nautika ikasi eta marinel bihurtu zen. Gaztetan Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen eta Gipuzkoako kostako langile mugimenduan nabarmendu zen,1935an Euskadiko Partidu Komunistaren idazkari nagusi bihurtuz.
Gerra hasita, Eusko Jaurlaritzako herri-lan sailburu izendatu zuten. 1937an Bilbo erortzean, Panamara ihes egin zuen. 1959an Kubara joan zen bizitzera. 1974an EPK berrantolatzean bueltatu zen baina ezadostasunengatik Euskadiko Ezkerrara pasa zen. 1989an hil zen Donostian.
Juan Astigarribiaren omenezko monumentua Antiguako kultur etxearen aurrean. Argazkia: Wikipedia







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina