Mastodon

uztaila 11, 2026

216. GRACIA OLAZABAL KALEA / CALLE DE GRACIA OLAZABAL

Auzoa: Amara Berri




Gracia Olazabal kalea Baleazaleen kaletik Toribio Alzaga kalera doan kale labur bat da, Irun plazaren eta Ignacio Mercader plazaren artean kokatua dagoena.






Grazia Olazabal XVI. mende hasieran jaio zen. Gurasoak, Miguel Perez Erbeta eta Maria Gomez Olazabal, Donostiako familia garrantzitsuetako baten kide ziren. 1539an Alonso Idiakezekin ezkondu zen, honela biek Gipuzkoako politikan posizio nabarmena lortuz.

Grazia Olazabal eta Alonso Idiakezen hilobia San Telmon. Argazkia: Wikimedia Commons


Beren boterea finkatzeko, 1541an San Telmoko domingotarren komentua sortu zuten. 1547an alargundu ondoren, Antiguoko mojen komentua eraiki zuen. Grazia 1574ko urriaren 20an hil zen eta San Telmon hilobiratua dago senarrarekin batera.

San Telmoko klaustroa. Argazkia: Wikimedia Commons


Gracia Olazabal kalearen izendapena 1993ko ekainaren 15ean onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

216. GRACIA OLAZABAL KALEA / CALLE DE GRACIA OLAZABAL

Auzoa: Amara Berri Gracia Olazabal kalea Baleazaleen kaletik Toribio Alzaga kalera doan kale labur bat da, Irun plazaren eta Ignacio Mercade...