Mastodon

ekaina 13, 2026

212. SAN IGNAZIO GALTZADA / CALZADA DE SAN IGNACIO

Auzoa: Altza




San Ignazio galtzada Larrerdi plazaren ondoan hasten da, Ederrena kalea eta Txingurriaenea pasealekua hasten diren tokian. Handik gora egiten du, Txirrita Bertsolariaren pasealekuaren 35 zenbakiaren ondoan amaituz.
 





XX. mende hasieran Herreratik Jolastokietara doan zonaldean etxeak eraikitzen hasi ziren. Altzako udalak 1932ko ekainaren 7ko udalbatzarrean galtzada hau "Calzada de Pablo Iglesias" bezala izendatu zuen, PSOE alderdiaren eta UGT sindikatuaren fundatzailearen omenez.

Pablo Iglesias. Argazkia: Wikimedia Commons


Pablo Iglesias Posse Ferrolen jaio zen 1850eko urriaren 18an. Aita hil eta familia Madrilera joan zen osaba batekin bizitzeko asmoz. Umezurztegi batean bukatu zuen Pablok eta tipografo lana ikasi zuen, non zigor larriak jasan zituen ama bisitatzera joateagatik 1862ko gabonetan.

Pablo Iglesias egon zen umezurztegia, gaur egun Madrilgo Historia Museoa dena. Argazkia: Wikimedia Commons


Heziketa autodidakta izan zuen eta 1870an Madrilgo tipografoek beren ordezkari hautatu zuten Nazioarteko Langileen Elkartean. Friedrich Engelsekin harremanetan jarri eta alderdi sozialista bat eratzeko lanean hasi zen, 1879an PSOE eta 1888an UGT eratuz.

Friedrich Engels. Argazkia: Wikimedia Commons


1905an Pablo Iglesias zinegotzi hautatu zuten Madrilgo udalean eta 1910an Gorteetako Diputatu hautatu zuten. 1919an Pneumonia batek politika uztera behartu zuen. 1921an PSOEk eszisioa jasan zuen, PCE sortuz. Pablo Iglesias 1925ko abenduaren 9an hil zen Madrilen.

Pablo Iglesiasen hilobia. Argazkia: Wikimedia Commons


1940an Donostiak Altza anexionatu zuen eta frankistek galtzada honi gaur egun duen San Ignazio izena eman zioten. Galtzada honetaz gain, badago Erdialdean Loiola kalea, hau ere Ignazio Loiolakoaren omenez izendatua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

212. SAN IGNAZIO GALTZADA / CALZADA DE SAN IGNACIO

Auzoa: Altza San Ignazio galtzada Larrerdi plazaren ondoan hasten da, Ederrena kalea eta Txingurriaenea pasealekua hasten diren tokian. Hand...