Auzoa: Antiguo
Sansustenea kalea Matia kalearen amaieran hasten da, Bentaberri plazan. Aizkorri kaleruntz igotzen da.Matia kalearen gaineko parajeak Sansustene edo Sansustenea izena zeukan, bertan zegoen etxeagatik. Gaur egun, Aizkorri kalearen 16an, Sansustene elkartea dago.
Sansustenea etxearen kokapena gaur egun
1971ko uztailaren 14an Sansustene kalearen izendapena onartu zen. 2014ko urriaren 30ean Sansustenea bezala berrizendatu zuten kalea, baina plaketan oraindik izen zaharra ageri da.









iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina