Mastodon

maiatza 23, 2026

209. IBAIALDE KALEA / CALLE DE IBAIALDE

Auzoa: Martutene




Ibaialde kalea Artolategi kalearen eta Pilarreko Andre Mariaren auzunearen artean dago. Martutene pasealekutik Urumea ibaira doa kalea.




Urumea ibaiko hareak garbitzeko erabiltzen zen lekuan zegoen Ibaialde etxearen izena omen darama kaleak. Ibaialde kaleko etxeak 1950ko hamarkadan eraiki zituzten, Pilarreko Andre Mariaren auzunearekin batera. Etxe hauek UCA bezala izendatu zituzten.





Ibaialde kalearen izendapena 1982ko maiatzaren 13an onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

228. ELENATEGI KALEA / CALLE DE ELENATEGI

Auzoa: Martutene Elenategi kalea Irasmoene kalean hasten da eta Goizueta kalean amaitzen da. Ander Arzelus Luzear plaza dauka ondoan. Martut...