Auzoa: Egia
Arbós musikariaren pasealekua Zubiaurre pasealekuaren 10 zenbakiaren ondoan hasten da. Goruntz egiten du eta Aldapabide kalearen, Sibilia kalearen eta Matigoxotegi kalearen artean kokatzen da. Arbós musikaria 13. zenbakian dagoen Pakitaenea etxean bizi zen.
Enrique Fernández Arbós Madrilen jaio zen 1863ko abenduaren 24an. Bibolin ikasketak burutu zituen Madrikgo kontserbatorioan eta Bruselan. 1880an Berlinera joan zen eta bertako orkestra filarmonikoan parte hartu zuen. 1888an Madrilera itzuli eta Arbós laukotea sortu zuen.










