Mastodon

ekaina 08, 2025

180. ARBÓS MUSIKARIAREN PASEALEKUA/ PASEO DEL MAESTRO ARBÓS

Auzoa: Egia



Arbós musikariaren pasealekua Zubiaurre pasealekuaren 10 zenbakiaren ondoan hasten da. Goruntz egiten du eta Aldapabide kalearen, Sibilia kalearen eta Matigoxotegi kalearen artean kokatzen da. Arbós musikaria 13. zenbakian dagoen Pakitaenea etxean bizi zen.






Enrique Fernández Arbós Madrilen jaio zen 1863ko abenduaren 24an. Bibolin ikasketak burutu zituen Madrikgo kontserbatorioan eta Bruselan. 1880an Berlinera joan zen eta bertako orkestra filarmonikoan parte hartu zuen. 1888an Madrilera itzuli eta Arbós laukotea sortu zuen.

Arbós musikaria. Argazkia: Wikipedia 


1904an Donostiako Kasino Handiaren orkestrako zuzendari izendatu zuten eta urte horretan bertan zuzendu zuen lehen aldiz Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, zeinaren zuzendari titular bihurtu zen beranduago. Enrique Fernández Arbós 1939ko ekainaren 2an hil zen Donostian.


Arbós bizi zen etxea Donostian 

1941ko ekainaren 9an erabaki zuen udalbatzarrak Arbós musikariaren omenezko kale bat izendatzea. Arbós musikariaren pasealekuaren izendapena 1975ko apirilaren 28an onartu zen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...