Auzoa: Erdialdea
Gaztelubidea Koruko Ama Birjinaren kalean hasten da, Gaztelubide elkartearen ezkerrean, eta Urgull mendiko gazteluraino doa.
Urgulleko bide guztiak Gaztelubide bezala har daitezke, Elbira Zipitria Andereñoaren bidearen salbuespenarekin.
1194an Nafarroako Antso VII.a Azkarrak Urgull mendiaren gailurrean zegoen gaztelua berreraiki zuen. Hainbat eraldaketa izan zituen eta 1688an ekaitz batek sute bat eragin eta gaztelua suntsitu zuen, Hercules Torrelli arkitektoak berreraiki zuelarik.
Gazteluaz gain, hainbat harresi, defentsa eta bateria daude Urgull mendian zehar (Damen Bateria, Begiratokiko Gotorlekua, Bardokas Bateria, etab). Horregatik Parte Zaharreko biztanleek "gaztelua" deitzen diote mendi osoari.
Bardokaseko bateria
1863an Donostiako harresiak erautsi zituzten. Handik aurrera Urgull mendiko defentsa sistemak zaharkituak gelditu ziren eta 1921an Udalak mendia erosi zion armadari. 1925an monumentu nazionala izendatu zuten.
Motako gaztelua 1940ko hamarkadan. Argazkia: Kutxateka
Motako gaztelua 1940ko hamarkadan. Argazkia: Kutxateka
Gaztelua 1950 hamarkada baino lehenago. Argazkia: Wikimedia Commons
Gazteluan dagoen Motako Kristoaren kapera 1688ko sutearen aurretik ezaguna zen jada. Frankismoan udalak Jesusen Bihotzaren estatua bat eraikitzea erabaki zuen. Pedro Muguruza Otaño arkitektoa eta Federico Collaut Valera eskultorearen proiektua 1950an inauguratu zen.
Gaztelubide izena aspalditik erabilia den arren, kalearen izendapena 1982ko uztailaren 8an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina