Mastodon

abendua 30, 2023

105. LOUIS-LUCIEN BONAPARTE PLAZA / PLAZA DE LOUIS-LUCIEN BONAPARTE

Auzoa: Ibaeta



 
Louis-Lucien Bonaparte plazak sarbideak Xabier Lizardi kaletik eta Orixe pasealekutik dauzka. Horietaz gain, Errotaburu pasealekuaren eta Sustraiarte kalearen artean kokatzen da.





 
Luis Luziano Bonaparte, Napoleon I.aren iloba, 1813ko urtarrilaren 4an jaio zen Ingalaterran. Kimika, mineralogia eta hizkuntzalaritza ikasketak burutu zituen. 1852an bere lehengusu Napoleon III.ak printze izendatu eta urteko 130.000 liberako diru saria eman zion.
 
Luis Luziano Bonaparte. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Louis-Lucien_Bonaparte.jpg

 
Londresen, Anton Abadiarekin harremanetan jarri zen eta 1856-1869 artean bost bidaia egin zituen Euskal Herrira. Euskarari buruzko ikerketa ugari egin eta hainbat lan argitaratu zituen, 1863an euskalkiak mugatzen zituen lehen mapa argitaratuz.

Bonaparteren euskalkien mapa.

 
Luis Luziano Bonaparte 1891an hil zen Italian. Chicagoko Newberry Library erakundeak bere liburutegi osoa erosi zuen. Resurreccion Maria Azkuek euskal gaiei buruzko obrak erosi zituen eta Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako diputazioek dauzkate gorderik.

Resurreccion Maria Azkue.

 
Louis-Lucien Bonaparte plazaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.
 

 
  

abendua 23, 2023

104. GARRO KALEA / CALLE DE GARRO

Auzoa: Intxaurrondo



 
Garro kalea Zubiaurre pasealekuaren bukaeran hasten den kale motz bat da, Julimasene kalean bukatzen delarik.



 
Garro kalearen ondoan, Renfeko trenbidearen gainetik pasatzen den zubi bat dago. Zubi hau Luis Pradera kalearen parte da baina Garro zubia bezala ezagutzen da.
 




 
Inguruan zegoen Garro izeneko baserri batek ematen dio izena kaleari. Gaur egun Gargallo izeneko etxe bat omen dago bertan. Gipuzkoako Aldundiaren mapek Julimasene kalearen 34 zenbakian Gargalloenea etxea kokatzen dute, bertan Victoria Enea izeneko zaharren egoitza dagoelarik.






Garro kalearen izendapena 1982ko maiatzaren 13an onartu zen.
 

 
 
 

abendua 16, 2023

103 GLORIA KALEA / CALLE DE LA GLORIA

Auzoa: Gros



 
Gloria kalea Mirakruz kalean hasi eta Galtzara Nagusian amaitzen den kale motz bat da, Jose Maria Soroa kalearen hasieran.
 

 


Gloria kalearen izenaren jatorria ezezaguna da, ez bait dago bere izendapenaren dokumenturik. Batzuk diote inguruan zegoen "Villa Gloria" etxeagatik izendatu zutela kalea. Patricio Paz y Membiela aristokratak eraiki zuen, Joaquin Larreta ondorengo jabeak 1892an birmoldatu zuelarik.
 
Villa Gloria 1870an. Argazkia: Kutxateka. https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/1185565/s/60
 
Villa Gloriaren beste ikuspegi bat. Argazkia: Kutxateka. https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/1185952/s/60
 
Txofreko zezen plaza 1920an. Eskuinean Villa Gloria ageri da, eraldatua. Argazkia: Kutxateka.
 
 
Esan bezala, Gloria kalearen izendapenaren data ez da ezagutzen.


 

 
 
 

abendua 09, 2023

102. LOIOLATARRA KALEA / CALLE DE LOIOLATARRA

Auzoa: Loiola




Loiolatarra kalea Aralar Mendilerroaren kalearen 42 zenbakiaren parean hasten da eta Hondarzale pasealekuan bukatzen da, Latsarien plazaren ondoan.
 


 
Bertan dagoen Loiolatarra Kirol Elkarteak ematen dio izena kaleari. 1924an sortua, pilota sustatzeko hasiera batean, hainbat kirol ekintza burutu ditu. 1940ko hamarkadan bere traineruak Kontxako Banderan parte hartu zuen Donostiako ordezkari bezala.

1945ko traineru berriaren aurkezpena Loiolako frontoian. Argazkia: Kutxateka.

 
Gaur egun, Loiolatarra Kirol Elkarteak San Inazio festetako batel txapelketa antolatzen du, pilota sustatzen jarraitzen du eta zikloturismo eta triatloi atalak dauzka. Auzoan festa, kultura eta gastronomia jarduerak ere antolatzen ditu.


 
Loiolatarra kalearen izendapena 1971ko uztailaren 14an onartu zen.
 

abendua 02, 2023

101. MIGEL MUÑOA PLAZA / PLAZA DE MIGUEL MUÑOA

Auzoa: Erdialdea



 
Migel Muñoa plaza Fermín Calbetón kalearen bukaeran dago, Mari kalearen ondoan. Kanpandegi kalea ere bertatik pasatzen da eta Aingeru kalea hasten da hemen.





 
Migel Muñoa Pagadizabal Donostian jaio zen 1868ko irailaren 11an. 1917an Euskal Ikastetxea, Ikastolen aintzindarietako bat, sortu zuen karmeldarren komentuan. Ikastetxea 1936 arte egon zen irekita etenik gabe. Gerra Zibilean Iparraldera ihes egin eta 1953an hil zen.
 

Migel Muñoa. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia.
 
 
Migel Muñoa plazaren izendapena 1983ko urriaren 20an onartu zen.
 


151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...