Auzoa: Zubieta
Zubieta Donostia eta Usurbilen artean banatua dagoenez, elizak bi ate dauzka, bat donostiarrentzat eta bestea usurbildarrentzat. Izan ere, Errota bidea ate hauen parean hasten da eta hasierako partean, eliza bezala, Donostia eta Usurbilen artean banatua dago.
Errota bidearen bukaerako partea Usurbilgo udalerrian kokatzen da. Aliriko zubian bukatzen da, Learritza pasealekuarekin bat eginez bertan.
Errota bidearen izena Aizpuruko errotak ematen dio. Errota 1494an aipatzen da lehen aldiz eta 1920 urtera arte egon zen martxan, orduan zerrategi bihurtu zutelarik. Gaur egun oraindik zerrategi bezala erabiltzen da aintzinako errota zeukan eraikina.
Lehen, Errota bidea Txakurtxulo bidea bezala ezagutzen zen, bide honen 3 zenbakian (Usurbilgo udalerrian) Txakurtxulo baserria dagoelako.
Errota bidearen izendapena 2004ko ekainaren 26an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina