Mastodon

urria 28, 2023

96. LARREANDI KALEA / CALLE DE LARREANDI

Auzoa: Altza

 
 
  
 
 
Larreandi kalea Altzako San Martzial plazaren atzean hasten da. Altzako hilerriaren parera jeitsi eta ezkerrera egiten du, Roman Irigoien plazaren parean bukatuz, Lauaizeta kalean.





 
Larreandi kalearen izenaren jatorria 1808an Donostiako Udalak gaur egungo Altzako hilerria dagoen lurretan Larreandiac izeneko lursail handi bat saldu zuenekoa da. Bertan, 1831 eta 1845 arteko dataren batean, Larreandi baserria eraiki zuten.

Larreandi baserriaren kokapena 1946an. Argazkia: estibaus.info
 
Larreandi baserriaren kokapena 1969an. Argazkia: estibaus.info
 

Larreandi baserria gaur egungo Larratxo pasealekuaren 56 zenbakian zegoen gutxi gora behera.

 
1975ko apirilaren 28an kalea Larraundi bezala izendatu zuten. Gaur egungo Larreandi kalearen berrizendapena 2014ko urriaren 30ean onartu zen. Kaleko plakek oraindik Larraundi izena mantentzen dute.



urria 21, 2023

95. ERROTA BIDEA / CAMINO DE ERROTA

Auzoa: Zubieta

 

 
Zubieta Donostia eta Usurbilen artean banatua dagoenez, elizak bi ate dauzka, bat donostiarrentzat eta bestea usurbildarrentzat. Izan ere, Errota bidea ate hauen parean hasten da eta hasierako partean, eliza bezala, Donostia eta Usurbilen artean banatua dago.
 




 
Errota bidearen bukaerako partea Usurbilgo udalerrian kokatzen da. Aliriko zubian bukatzen da, Learritza pasealekuarekin bat eginez bertan.
 





Errota bidearen izena Aizpuruko errotak ematen dio. Errota 1494an aipatzen da lehen aldiz eta 1920 urtera arte egon zen martxan, orduan zerrategi bihurtu zutelarik. Gaur egun oraindik zerrategi bezala erabiltzen da aintzinako errota zeukan eraikina.
 



Lehen, Errota bidea Txakurtxulo bidea bezala ezagutzen zen, bide honen 3 zenbakian (Usurbilgo udalerrian) Txakurtxulo baserria dagoelako.
 

 
Errota bidearen izendapena 2004ko ekainaren 26an onartu zen.
 

 
 

urria 14, 2023

94. ARRIBERRI AUZUNEA / GRUPO ARRIBERRI

Auzoa: Altza



 
Arriberri auzunea Altza pasealekuaren hasieran hasten da, Santa Barbara kalearen ondoan kokatuta. Felix Iranzo pasealekua bukatu eta Sasiategi bidea hasten den lekuan amaitzen da.






Arriberri auzuneari izena inguruan 1912an Ricardo Rotetak eraiki zuen Arriagaberri etxeak ematen dio.

Arriagaberri etxearen planoa. Irudia: altza.info
 
 
Arriberri auzunearen izendapena 1973ko abuztuaren 31an onartu zen.
 

 

urria 07, 2023

93. GOIAZTXIKI BIDEA / CAMINO DE GOIAZTXIKI

Auzoak: Martutene, Miramon-Zorroaga




Goiaztxiki bidea Barkaiztegi bidean hasten da. Bideak gora egiten du Basozabal golf klubaren lurrak ezkerrean utziz.
 




 
Goiaztxiki bidea Oriamendi pasealekua eta Begiristain Doktorearen pasealekuaren artean dagoen biribilgunean amaitzen da.






Bertan dagoen Goiaztxiki baserriak ematen dio izena bideari. Horren parean ere Goiaztxiki Berri baserria dago.

Goiaztxiki baserria


Goiaztxiki Berri baserria
 
 
Aipagarria da ere Oriamendiren magalean dagoen Bentaundi baserria. Erdi Aroan eraikia, Errege Bideko ostatu bezala funtzionatzen zuen. Lehen karlistaldian 1837ko Oriamendiko guduan karlistek bertatik tiroak botatzeko egindako gezileihoak oraindik ikusgai daude baserrian.


 
Goiaztxiki bidearen izendapena 1976ko apirilaren 28an onartu zen.
 

 
 

 

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...