Errondo pasealekua Easo kalearen bukaeran hasten da, Mendeurrenaren plaza, Araba parkea eta Mentxu Gal lorategiaren artean.
Ibilbide luzea egiten du Easoko geltokian hasten den Euskotreneko trenbidearen ondoan, Anoetako geltokiraino iritsi arte, Aita Donostia plazaren parean.
Amara Berritik Aietera daraman Errondogaña bidean pasealekuari izena ematen dioten Errondo Aundi, Errondo Txiki eta Errondo Berri baserriak zeuden. Argazki zahar honetan, gaur egungo Karlos I.ko bariantearen azpian zegoen Juanindegi baserria hauetako batekin nahastu zuten.
Puiu gainean dagoen etxera igotzeko, Errondogaña kalea hasten den puntuan Pedro Wenceslao Ordoquik funikular bat eraikitzea erabaki zuen. 1914an jarri zuten martxan eta 1920ko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen. Beheko geltokia 1997an lurjausi batek bota zuen.
Puiuko funikularra eta beheko geltokia. Argazkia: treneando.com
Puiuko funikularraren ibilbidea gaur egun
Errondo pasealekuaren izendapena 1950ko martxoaren 20an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina