Mastodon

uztaila 08, 2023

80. IRIBAR KALEA/ CALLE DE IRIBAR

Auzoa: Ibaeta




Iribar kalea Illarra bidea Pokopandegi kalearekin topatzen den lekuan dago, Neinor poligonoa osatzen duen U formako kalea eratuz.






Duela gutxi Iribar plazaren kasuan ikusi genuen bezala, inguruan zegoen Iribar baserriak ematen dio izena kaleari.

Iribar kalearen atzeko partean, lehen Gurelesa enpresarena zen urtegi bat dago. Gurelesa lekuz aldatu zutenean presa hau mantendu egin zuten, hegoaldeko zuhaitz-igelaren (Hyla meridionalis) ugalketa eremu garrantzitsua da eta.


Hegoaldeko zuhaitz-igela Frantziako hego-ekialdean, Iberiar penintsulako hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi den igel txiki bat da. Mendizorrotz inguruan espezie honen populazio isolatuak bizi dira eta bertan galzorian dagoela uste da.


2005ean Donostiako Tranbia Konpainiak izena aldatu zuen, gaur egun dbus bezala ezagutzen delarik, eta bere logotipoan hegoaldeko zuhaitz-igela agertzen da.

Dbus konpainiaren logoa hegoaldeko zuhaitz-igelarekin.

Iribar kalearen izendapena 2001eko abenduaren 3an onartu zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

142. SIBILIA KALEA / CALLE DE SIBILIA

Auzoak: Egia, Intxaurrondo   Sibilia kalea Otxoki pasealekua, Baratzategi kalea eta Gabriel Aresti pasealekua elkartzen diren biribilgunean ...