Mastodon

iraila 24, 2022

39. IÑAKI ALDABALDE PLAZA / PLAZA DE IÑAKI ALDABALDE

Auzoa: Ategorrieta-Ulia

 
 



Iñaki Aldabalde plaza Atarizar kaleko azken zatiaren eta Ategorrietako RENFEko apeaderoaren artean dago.




Iñaki Aldabalde Donostian jaio zen 1936ko uztailaren 29an. Misiolari laiko moduan Ekuadorko Los Ríos eskualdean jardun zuen 1960tik 1980ra. Donostiara bueltan drogaren aurkako borrokan sartu zen eta 1985an Gipuzkoako Proyecto Hombre - Gizakia Helburu sortu zuen. 1987an hil zen.

Iñaki Aldabalderen omeneko bustoa, Ulia Enea zentroan

 
Iñaki Aldabalde plazaren izendapena 2005ko uztailak 27an onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...