Mastodon

iraila 17, 2022

38. OIARTZUN IBAIAREN KALEA / CALLE DEL RÍO OIARTZUN

AUZOA: EGIA

 


 

Oiartzun Ibaiaren kalea Ametzagaña kalea eta Aldapa kalearen artean kokatua dago. Bertan Ametzagaina kalera "isurtzen" duten Deba Ibaiaren eta Bidasoa Ibaiaren kaleak daude. Oiartzun Ibaiaren kalea Bidasoa Ibaiaren kalera doan kale motz bat da.




Oiartzun ibaia Gipuzkoan itsasoratzen den ibairik motzena da. 16,6 kilometroko ibilbidea egiten du eta bere arroa 82,27 km²ko azalera dauka. Aiako Harritik datozen errekasto ezberdinetan du jatorria eta Oiartzun, Errenteria eta Lezo igaro ondoren Pasaiako portuan itsasoratzen da.
 
Oiartzun ibaia Errenteria eta Oiartzun artean, 2013ko urtarrilak 15ean. Ibaia ia gainezka egitera iritsi zen.


Pasaiako itsasadarra, Oiartzun ibaia itsasoratzen den fiordoa, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean.


1988ko martxoak 23an onartu zen Oiartzun Ibaiaren kalearen izendapena.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...