Mastodon

iraila 03, 2022

36. MACONDO KALEA / CALLE DE MACONDO

Auzoa: Mirakruz-Bidebieta




Macondo kalea Pasai San Pedro hiribidearen ondoan dago, hiribide honen hasieran. Kale hau gaur egun urbanizazio pribatu baten barruan dago. Ez dago sarrera publikorik bertara.
 
 


 
Macondo Gabriel García Márquez idazle kolonbiarraren hainbat eleberritan agertzen den fikziozko herria da. Eleberri hauetako ezagunena Cien años de soledad da, oraindik euskaratu gabe dagoena. Errealismo magiko izeneko estiloaren autore adierazgarrienetako bat da García Márquez.
 
Cien años de soledad. Irudia: Wikimedia Commons

 
Gabriel García Márquez 1927ko martxoak 6an jaio zen, Kolonbiako Magdalena departamentuko Aracataca herrian. Jaio eta gutxira, gurasoak Barranquillara joan ziren bizitzera eta Gabrielek haurtzaroa Aracatacan pasa zuen amaren parteko aiton-amonekin.

Gabriel García Márquez jaio zen etxea Aracatacan, gaur egun museo bilakatua. Argazkia: Wikimedia Commons


Gabriel García Márquez 1943an Bogotara joan zen batxilergoa ikastera eta ondoren zuzenbidea ikasten hasi zen. Universidad Nacional de Colombia unibertsitateko El espectador egunkarian argitaratu zituen bere lehen ipuinak.

Moserrate eraikina, Bogotá. El espectador egunkariaren egoitza izan zena. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
Zuzenbidea utzi eta kazetaritza izan zuen ogibide. Kolonbiatik alde egin zuen bertako erregimena kazetari ezkertiarren aurkako errepresioa eragiten ari zelako. 1955an bere lehen literatura saría jaso zuen eta urte hartan ere lehen eleberria idatzi zuen, La hojarasca.
 

La hojarasca nobelaren azala. Irudia: Poemas del alma

 
Hainbat eleberri idatzi zituen. 1967an argitaratu zen Cien años de soledad nobelarekin egin zen mundu osoan famatua. 1982an Literaturako Nobel saria irabazi zuen. 1999an linfoma  diagnostikatu zioten. 2014ko apirilak 17an hil zen linfomaren berragerpenaren ondorioz.
 
Gabriel García Márquez 2002an. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
Macondo kalearen izendapena 2005eko uztailak 27ko udalbatzarrean onartu zen.
 

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...