Auzoa: Gros
Plaza hau Colon pasealekuaren eta Usandizaga eta Miguel Imaz kaleen arteko triangeluan kokatzen da.
Plazaren izena Zuberoako herrialdetik datorkio. Zuberoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik txikiena (814,5 km²) eta biztanle gutxien dituena da (17.018 biztanle).
Zuberoako eskualdeak eta udalerriak. https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:ZuberoaUdalerriak.png
Zuberoako iparraldean Ühaitza ibaia dago eta lautadak dira nagusi. Hegoaldera joan ahala paisaia menditsuagoa bihurtzen da, Pirinioak bait daude bertan. Orhi mendia da Zuberoako garaiena (2017 m.). Mendialde honetan oso ezagunak dira Holtzarte eta Kakuetako arroilak.
Kakuetako arroila https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Kakouetta_gorges_2,_2007.JPG
Holtzarteko arroila eta zubia https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Holtzarte_-_panoramio.jpg
Zuberoako hiriburua Maule-Lextarre da (2.950 biztanle). Bertan, aipagarria da Mauleko gaztelua.
Mauleko ikuspegia gaztelutik https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:MauleHerria.jpg
Zuberera, biarnesaren eraginagatik, euskalki oso berezia da. Ahoskera ezberdina da beste euskalkiekin konparatuta, batez ere ü ahotsagatik. Hiztegian ere desberdintasun handia dago.
Zuberoako kulturaren adierazgarri dira pastoralak, bertsoz kantatzen diren herri-antzerkiak. Ezagunak dira ere Zuberoako maskaradak, neguko iñauteriak.
Eñaut d'Elizagarai pastorala, Gamere-Zihigan
Maskaradak Barkoxen https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:2009ko_Maskaradak_Barkoxen.jpg
1993ko ekainaren 15ean onartu zen Zuberoa plazaren izendapena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina