Auzoa: Intxaurrondo
Plaza hau Gaztela, Baratzategi eta Beltran Pagola kaleen eta Siustegi parkearen artean kokatzen da.
Juan Gorostidi Garmendia Donostian jaio zen 1900ean. Solfeoa, kantua, pianoa eta harmonia ikasi zituen. Donostiako Orfeoiko Haur
Koruan sartu zen hamar urte zituela eta Orfeoiarekin arrakasta handia lortu zuen bai Madrilen eta baita Hendaian ere 1910ko hamarkadan.
1932an Donostiako Orfeoiko zuzendari izendatu zuten, eta handik aurrera Orfeoia munduko abesbatza onenetakoa bihurtu zuen. Kantu-irakasle nabarmena ere izan zen. Idazle, musikagile eta musika-kritikaria ere izan zen. 1968ko abuztuak 14an hil zen Donostian.
Juan Gorostidi plazaren izendapena 1993ko ekainak 15ean onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina