Mastodon

azaroa 22, 2025

190. CLAUDIO ANTON LUZURIAGA KALEA / CALLE DE CLAUDIO ANTÓN LUZURIAGA

Auzoa: Gros




Claudio Anton Luzuriaga kalea Katalunia plazan hasten da, San Frantzisko kalearen eta Biteri plazaren artean, eta Colon pasealekuan amaitzen da.
 


 
Claudio Antón Luzuriaga Soto en Camerosen (Soria, gaur egun Errioxa) jaio zen 1792eko urriaren 30ean. Maria Manuela Luzuriaga ama arabarraren abizena hobetsi zuen. 1808an apaiz karrera utzi eta zuzenbidea ikasten hasi zen, 1821an Donostiako epaile izendatu zutelarik.
 
Claudio Antón Luzuriaga. Irudia: Wikimedia Commons
 
 
Donostiako oligarkia liberaleko kide, aduanak barnealdetik kostara eta Bidasoako mugara eramatearen alde lan egin zuen, foruzaleen haserrea irabaziz. Bi fundizio antolatu zituen, Araian eta Lasarten. 1874ko ekainaren 23an hil zen Miarritzen.
 
Araiako fundizioko langileak. Argazkia: Asparrenako udala
 
 
1906ko ekainaren 5ean Claudio Antón Luzuriagaren omenezko kale bat izendatzea erabaki zuten. Claudio Anton Luzuriaga kalearen izendapena 1920ko abenduaren 22an onartu zen.
  

 
 

azaroa 15, 2025

189. ALKOLEA KALEA / CALLE DE ALKOLEA

Auzoa: Egia 



 
Alkolea kalea Egia kaleko 36 zenbakiaren ondoan hasten da (bertan ere Alkolea pasaia amaitzen da) eta Quiron klinikan amaitzen da.
 





1842an, Alcoleako konteak, Pilartegi baserria zegoen lurrak erosi eta bertan Villa Alcolea izeneko jauregia eraiki zuen, Donostiako lehenengoetariko opor-etxea. Azken karlistaldian liberalek dorre bat eraiki zuten bertan, gaur egun desagertua.
 
Alkolea jauregia 1945an. Argazkia: Kutxateka 
 
 
Leandro Martín-Santos mediku eta zirujau frankistak jauregia erosi zuen eta 1936ko urtarrilaren 20an klinika kirurgikoa inauguratu zuen, Klinika zuzendu zuen 1971an hil zen arte. Eraikinak hainbat eraldaketa izan ditu eta 1990tik Quiron taldeak kudeatzen du.
 
Quiron klinika 2010ean. Argazkia: Wikimedia Commons 
 
 
Alkolea kalearen izendapena 1998ko urriaren 14an onartu zen.
 

 

azaroa 08, 2025

188. JUAN DE ANTXIETA PLAZA / PLAZA DE JUAN DE ANTXIETA

Auzoa: Intxaurrondo



 
Juan de Antxieta plaza Ubako Andre Mariaren eta Sagastieder pasealekuen eta Extremadura kalearen artean kokatzen da.
 





Joanes Antxeta Azpeitian jaio zen 1533 aldera. Eskultorea, gaztetan Della Quercia, De la Robbia, Donatello eta Michelangelo Buonarrotiren lanak ezagutu zituen. Hainbat eliza eta monasteriotako erretaulak sortu zituen, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. 1588ko azaroaren 30ean hil zen Iruñean.
 
Antxietaren eliebea Gasteizko arte sakratuaren museoan. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
 Obanosko elizako eskultura. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
Kristo gurutzean. Iruñeako katedrala. Argazkia: Wikipedia 
 
 
Zumaiako San Pedro elizako erretaula. Argazkia: Wikipedia 
 
 
Juan de Antxieta plazaren izendapena 1993ko ekainaren 15ean onartu zen. Beste Joanes Antxieta bat izan zen, azpeitiar apaiz eta musikagilea, 1462an jaioa, baina kalea honen omenez izendatu zuten.
 

 
  

azaroa 01, 2025

0187 ERREGEZAINTZA KALEA / CALLE DELA ESCOLTA REAL

Auzoa: Antiguo



 
Erregezaintza kalea Matia kalean hasten da, Gaskonia plazaren aurrean.  Irteera gabeko kalea da, Gantxegi bidearen azpian amaitzen dena.
 




 
Erregezaintza kalearen izena Miramar jauregiko erregezainek ostatu hartzen zuteneko geletara eramaten zuen kalea zelako ezarri zuten. 
 
 
Maria Kristina erreginaren Donostiara etorrera 1919ko uztailaren 9an. Benitez teniente-koronela da erregezainen buru.
 
 
Kalea 1895ko urriaren 15ean Pasaje de Lugariz bezala izendatu zuten. Ondoren Erregezainen Kale izena hartu zuen eta 1933an berriro Lugariz bezala berrizendatu zuten. 1937ko ekainaren 15ean berriro orain duen Escolta Real izena onartu zen. Lugaritz toponimoa, hala ere, ez da galdu.
 


 

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...