Mastodon

iraila 27, 2025

182. ERROTAZAR BIDEA / CAMINO DE ERROTAZAR

Auzoa: Añorga

 


Errotazar bidea Añorga eta Errekalde artean dagoen auzunean hasten da.
 
 
 

 
Errotazar bideak goruntz egiten du, Atotxarreka bidean amaituz.
 




 
Errotazar baserriaren aipamenak 1841etik ezagutzen dira. Errota eta sagardotegi izan zen. Errepidea zabaltzeko eraitsi zuten baserria.
 
Errotazar baserria. Argazkia: Añorga lehen eta orain. Manolo Cainzos.
 
 
Errotazar bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 

 

iraila 20, 2025

181. ANDEREÑOEN PLAZA / PLAZA ANDEREÑOAK

Auzoa: Loiola




Andereñoen plaza Kristobaldegi pasealekuaren, Felisa Martín Bravo hiribidearen, Concha Chaos kalearen eta Arteleku plazaren artean dago.






Donostiako lehen ikastoletako emakumezko irakasleak eskertzeko erabaki zuten plaza honen izendapena. Ikastoletan maistrak andereño bezala ezagutu izan dira.

Urgulleko eskola publikoetako andereñoak. Argazkia: Kutxateka


Andereñoen plazaren izendapena 2017ko urriaren 26an onartu zen.





192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...