Mastodon

abendua 07, 2024

154. AZERILEKU BIDEA / CAMINO DE AZERILEKU

Auzoa: Miramon-Zorroaga




Azerileku bidea Hipika bidean hasten da, hipika militarraren eraikinaren ondoan, eta Zorroaga gaineko kalean amaitzen da. Aranzadi zientzia elkartearen egoitzaren ondoan.
 




 
Azerileku bidea 1910ean egin zuten, Loiola aldetik egin berria zen Reina Victoria babesetxera iristeko (gaur egungo Zorroaga egoitza). Inguruan azeriak omen zeudelako du izena paraje horrek eta horregatik eman zitzaion Azerileku izena bideari.
 
Reina Victoria babesetxearen pabilioi berri baten lehen harriaren ezarpena 1920an.
 
 
Gimnastika erakusketa bat Reina Victoria babesetxean 1924an.
 
 
Azerileku bidearen izendapena 1996ko otsailaren 19an onartu zen.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

224. ALAIALDE AUZUNEA / GRUPO ALAIALDE

Auzoa: Egia Alaialde auzunea Egia galtzadaren, Jaialai kalearen, Alaiondo auzunearen eta Xabier Aizarna pasealekuaren artean dago. Alaiondo ...