Auzoa: Martutene
Pilarreko Andre Mariaren auzunea
Martutene pasealekuaren eta Urumea ibaiaren artean dago. Alde batean
Artolategi kalea dauka eta bestean Goizueta kalea.
Auzunearen izena Zaragozako patroia den Pilarreko Andre Mariak ematen dio. Cesaraugustan Jesusen amak Santiago apostolua bisitatu eta oroigarri bezala bertan jaspezko zutabe bat utzi omen zuen. Urriaren 12an Martuteneko jaiak ospatzen dira, Pilarreko jaiak.
Gerra zibilaren ondoren, langileentzako etxebizitza merkeak egiteko premia handia zegoen. Honela, elizak bultzatuta Gipuzkoako etxebizitza patronatua sortu zuten eta erakunde honek sustatuta 1951ean Pilarreko etxebizitzak eraiki zituzten.
Pilarreko etxebizitzen inaugurazioa 1951ean. Argazkiak: Kutxateka
Martuteneko auzoak, eta Pilarreko Andre Mariaren auzuneak bereziki, Urumea ibaiaren uholdeak behin eta berriz jasan dituzte. 2011 eta 2015 urteetan izan ziren azkenak. Hauen ondoren hainbat lan burutu zituzten uholdeak ekiditeko.
2011ko uholdeak Pilarreko Andre Mariaren auzunean. Argazkiak: Flickr martuteneauzoa
Pilarreko Andre Mariaren auzunearen izendapena 1982ko maiatzaren 13an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina