Mastodon

uztaila 23, 2022

30. TXOMIÑENEA IBAI PARKEA / PARQUE FLUVIAL TXOMIÑENEA

Auzoa: Loiola



 
 
Parke hau Espartxo zubian hasten da eta Urumea ibaiaren ertzetik doa, Txominenea auzoaren atzekaldean.



 
 
 
 
Parkea egin baino lehen Kristobaldegi bidea igarotzen zen bertatik. Orain, Kristobaldegi bidea parkearen ondotik pasatzen da.
 
 




 
Parkea Martuteneko espetxearen atzealderaino iristen da.
 
 




 

Parkeak Txominenea auzoaren izena darama. Txominenea auzoak aldaketa oso handia izan du azken urteotan, geratzen ziren etxe eta baserri zahar gehienak eraitsi eta erabat berria den auzoa sortu dute.
 
Txominenea XX. mendearen hasieran. Argazkia: Wikipedia
 
 
Auzoaren hasieran dagoen Paskualdegi biribilgunean Txomintxiki etxea zenaren fatxadaren parte bat kontserbatzen da, arkupe bat eta armarri bat dituena.
 

 

Auzoa birmoldatu aurretik nola zen jakiteko modu erosoena Google Street View erabiltzea da. Bertan 2010era jo dezakegu eta Txominenea urte hartan zen bezela bisitatu.

2017ko urriak 26ko udalbatzarrean onartu zen Txomiñenea ibai parkearen izendapena, auzoko kale gehienekin batera.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...