Mastodon

martxoa 28, 2022

4. JESUS MARIA ALKAIN PLAZA / PLAZA DE JESÚS MARIA ALKAIN

 Auzoa: Amara Berri






Loiolako erriberan, Barcelona hiribidearen 8-16 zenbakien atzean dagoen plaza da, Pablo Sarasate kalearen eta Humboldt kalearen artean.

 



 

 

Gaur egun plazaren erdia soilik dago eraikia, beste erdia, Otamendi Anaiak kalearen aldekoa, orain eraikitzen ari direlarik. Plazaren erdian aterpe moduko iturri bat dago.

 




 

 

Jesús María Alkain Martikorena 1922ko urtarrilaren 27an jaio zen Antigua auzoan. Gaztaroa auzoan eman zuen eta auzoaren aldeko ahalegin ugari burutu zituen.

 

 

 

Merkataritza intendentzia ikasi zuen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan eta 1944an Pakea istripu eta aseguruen mutualitatean hasi zen lanean. Bertan, zuzendariorde, gerente eta lehendakaria izatera iritsi zen.

 

 

 

 

Frankismoaren ondorengo lehen udal hauteskundeetan Donostiako alkate hautatua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearen aldetik. 1979tik 1983ra izan zen alkate. 1984tik 1986ra Eusko Legebiltzarkidea izan zen. 2001eko uztailaren 1ean hil zen, 79 urte zituelarik.

 

 

 

2001eko abenduaren 3ko osoko bilkuran onartu zen Jesús María Alkainen omenez kale bat izendatzea.

 

 


 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

152. OSASUNITURRI KALEA / CALLE DE LA FUENTE DE LA SALUD

Auzoa: Erdialdea   Osasuniturri kalea Amara kalearen hasieran hasten da, Arroka kalearen parean. Gorunzko bidea egiten du, Autonomia kaleare...