Mastodon

maiatza 11, 2026

207. SAN BARTOLOME KALEA / CALLE DE SAN BARTOLOMÉ

Auzoa: Erdialdea




San Bartolome kalea Artzain Onaren plazaren 10 eta 12 zenbakien artean hasten da. Aldapeta galtzadaren ondoan igarotzen da eta Kontxa pasealekuaren eta San Martin kalearen artean amaitzen da.






Ondoan dagoen San Bartolome muinoaren izena darama kaleak. Bertan zegoen monasterioaren aipamen zaharrena Inozentzio IV.ak 1250eko urriaren 28an emandako bulda batean aurkitzen dugu.

San Martin auzoa eta San Bartolome komentua. Argazkia: Kutxateka

San Bartolome komentua. Argazkia: Kutxateka


Monasterioa lehen karlistaldian suntsitua izan zen, 1834an. 1868an marianisten ikastetxea eraiku zuten orube horretan eta azpian dagoen kaleari San Bartolome izena eman zioten hiriaren zabalgunea eratzean. Gaur egun San Bartolome gainean etxebizitzak eta hotel bat daude.

Donostiako ikuspegia San Bartolome gainetik. Argazkia: Kutxateka

Kabalgata San Bartolome kalean 1935an. Argazkia: Kutxateka


San Bartolome kalearen izendapena 1886ko irailaren 12an onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

207. SAN BARTOLOME KALEA / CALLE DE SAN BARTOLOMÉ

Auzoa: Erdialdea San Bartolome kalea Artzain Onaren plazaren 10 eta 12 zenbakien artean hasten da. Aldapeta galtzadaren ondoan igarotzen da ...