Mastodon

apirila 25, 2026

205. BALDOMERO ANABITARTE PLAZA / PLAZA DE BALDOMERO ANABITARTE

Auzoa: Amara Berri




Baldomero Anabitarte plaza Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen, Euskal Kortsarioen kalearen eta Toribio Alzaga kalearen artean dago. Azken kale honetatik du sarrera eta baita Ternuako Arrantzaleen kalera daraman arkupetik ere.






Baldomero Anabitarte udal idazkari eta artxibozainak Camino eta Lasalak Udal Artxiboan egindako lanari jarraipena eman zion, 1813ko sutetik salbatutako dokumentuak bildu eta aztertuz. 1916an Hiriaren Mendeurrenaren Urrezko domina jaso zuen.

Baldomero Anabitarte. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Baldomero Anabitarte plazaren izendapena 1993ko ekainaren 15ean onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

211. BILINTX KALEA / CALLE DE BILINTX

Auzoa: Erdialdea Bilintx kalea Kale Nagusitik Lasala plazara doan kale labur bat da, Antzoki Zaharraren alboan. Indalezio Bizkarrondo Ureña ...