Auzoa: Mirakruz-Bidebieta
Guardaplata bidea Julio Urkixo pasealekuaren 34 eta 38 zenbakien artean hasten da.Ulia mendian gora egiten du, Herri Ametsa eskolara iritsiz. Errepidea itxita dago eskolaren eremuan baina oinezkoentzako bidezidorra dago eskolaren ondoan, Ulia pasealekura heltzea ahalbideratuz.
Herrerako kaitik mendialdera dagoen zonaldea, 1456an agertzen da aipatua Pordeplata bezala (izen gaskoia seguruenik). 1535an Pordeplat etxea aipatzen da, gaur egungo Guardaplata bidearen 8an zegoena. Etxea XIX. mendean Guardaplata bezela ezagutzen zen.
Bidebieta auzoa 1960 aldera. Erdian, Guardaplata etxea.
Argazkia: Estibaus https://estibaus.info/?p=6027
Guardaplata bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.












iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina