Mastodon

martxoa 02, 2026

198. ARRASATE KALEA / CALLE DE ARRASATE

Auzoa: Erdialdea




Arrasate kalea Etxaide kalean hasten da eta Zaragoza plazan amaitzen da. San Martin eta San Martzial kaleen artean igarotzen da.






Arrasate Debagoienako udalerri populatuena da, 22450 biztanlerekin. Gaztelako Alfontso X.a jakitunak 1260an Arrasate bezala ezagutzen zen herriari hiri-gutuna eman zion, Montdragon izena emanez.

Arrasate. Argazkia: Wikimedia Commons


Erdi Arotik ezaguna izan da bertako burdinolen jarduera. Burdina eta altzairuaren industria oso garrantzitsua izan da Arrasaten. XX. mende hasieran sairrailagintzan espezializatu zen bertako industria, Unión Cerrajera eta ELMA bezalako lantokiak sortu zirenean.

Unión Cerrajeraren omeneezko harria. Argazkia: Wikipedia


1897ko abuztuaren 8an, Arrasateko Gesalibar auzoko Santa Ageda bainutegian (gaur egun San Juan de Dios ospitalea), Michele Angiolillo anarkista italiarrak Antonio Cánovas del Castillo Espainiako Ministroen Kontseiluko presidentea hil zuen, errebolber batez hiru tiro botata.

Cánovasen hilketa. Irudia: Wikimedia Commons


1950eko hamarkadan Arrasateko mugimendu kooperatibista hasi zen Jose Maria Arizmendiarretaren eskutik, Ulgor (gaur Fagor) eta Caja Laboral Popular (gaur egun Laboral Kutxa) sorrtzean. 1980ko hamarkadan kooperatia hauek Mondragon korporazioan batu ziren.

Ulgor fabrika. Argazkia: Wikimedia Commons


Donostiako Arrasate kalea Printzearen kalea bezala izendatu zuten hasieran, 1866an. 1931an Pi y Margall izena jarri zioten kaleari eta 1937an berriro aldatu zioten izena, Iturrino anaien kalea bezala izendatuz. Arrasate kalearen izendapena 1979ko uztailaren 9an onartu zen.



198. ARRASATE KALEA / CALLE DE ARRASATE

Auzoa: Erdialdea Arrasate kalea Etxaide kalean hasten da eta Zaragoza plazan amaitzen da. San Martin eta San Martzial kaleen artean igarotze...